‘Hezur berriak’ bertso musikatuen saioa, igandean, Zaldibian
Ane Labakak idatzitako liburua oinarri hartuta egingo dute literatura, bertsoa eta musika uztartzen dituen emanaldia.
Igandean, 18:00etan, Hezur berriak liburuan oinarritutako bertso musikatu saioa izango da Zaldibiako Herri Antzokian, Zapiak Bat-ek, Aske-k eta Zaldibiako Udalak antolatuta. Ane Labaka Maioz gai jartzaile dela, Miren Amuriza Plaza, Amaia Agirre Arrastoa eta Maialen Akizu Bidegain ariko dira bertsotan. Musika jartzen, berriz, Ines Osinaga Urizar.
Sarrerak salgai daude Zaldibiako kultur etxean. Langileek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta langabetuek 5.












