Ordizian hasiko da gaur dantzari gazteen topaketen egutegia
Ibarran eta Anoetan ere izango dira ostera dantzari goierritarrak.
Dantzari txikien egunak eta topaketak Euskal Herriko hamaika txokotan antolatzen dira, eta arrakasta handia izaten dute; dantzazaleak diren dantzari zein ikusleak biltzen ditu herriko plazaren inguruan. Bada, antzeko dinamikarekin, dantza egitea haurren kontua soilik ez dela aldarrikatzeko, Herriarteko dantzari gazteen topaketak antolatzen hasi ziren Gipuzkoan. Dantzari txikiak baina ezohikoagoak diren arren, indarra hartzen doaz eta dantza talde ezberdinen arteko komunitatea indartzeko ere balio izaten du.
Goierrin denbora da dantzari gazteen topaketa antolatzen dela, eta gero eta dantza talde gehiagok hartzen dute parte. Gaur bertan hasiko da topaketaren egutegia, Ordizian, Amets Bidek antolatuta.
19:00etarako egin dute hitzordua, herriko plaza nagusian, eta besteen artean, estilo ezberdinetako dantzak aurkeztuko dituzte, bai euskal dantza tradizionalak, zein koreografia berritzaileagoak ere. Ibarrako Alurr eta Anoetako Anitz dantza taldeek ere parte hartuko dute, eta Tolosaldeko herrietara ere mugituko dira dantzari goierritarrak.













