Txindoki Atletismo taldeko neskek errekor berria ezarri dute
11 urteren ondoren lortu dute Irene Basarte, Maren Higuero, Maren Etxeberria eta Elene Balbasek azken talde errekorraren langa gainditzea.
Txindoki Atletismo taldeko neskak. Txindoki AT Aurreko asteburuan Donostiako Belodromoan jokatu zen Pista Estaliko 4×2000 metroetan Txindoki Atletismo taldeko neskek errekor berria ezarri zuten; 11 urteren ondoren lortu dute azken errekorraren langa gainditzea -2015ean ezarria-. Irene Basarte, Maren Higuero, Maren Etxeberria eta Elene Balbasek lortu dute garaipena, 1’46’’21-eko denborarekin.
2015eko urtarrilaren 24an Janire Agirre, Ainara zubeldia, Ainhoa Argandoña eta Eneritz Aldanondok utzitako talde errekorra 1’46’’71-eko denborarekin zegoen, eta hura gainditzea lortu dute goierritar gazteek, segundo gutxi batzuko aldearekin.












