Zegama-Aizkorri mendi maratoiak irekiko du aurten ere Golden Trail Series zirkuitua
Zazpi proba izango ditu egutegiak, eta zirkuituko korrikalari onenak urrian Hego Korean jokatuko den finalean lehiatuko dira.
Zegama-Aizkorri 24. Mendi maratoiaren podiuma, korrikalari, agintari eta babesleekin. Iñaki Gurrutxaga Beste urte batez Zegama-Aizkorri mendi maratoiak irekiko du aurten ere Salomon kirol etxeak antolatutako Golden Trail Series zirkuitua, maiatzaren 17an.
Zazpi proba eta azken finala ditu aurtengo egutegiak, eta hiru kontinentetan jokatuko da, Europan, Amerikan eta Asian.
Lehen hamar emakumezko eta gizonezko onenek urriaren 24an eta 25an Hego Korean lehiatzeko aukera izango dute.
EGUTEGIA
- Maiatzak 17. Zegama-Aizkorri (Euskal Herria). 42 km / +2,736 m
- Maiatzak 24. Ledro Sky Trentino (Italia). 21,5 km / +1,777 m
- Uztailak 5. Quebec Mega Trail (Quebec, Kanada). 32 km / +1,450 m
- Abuztuak 1. Salomon Pitz Alpine Glacier Trail (Austria). 23,5 km / +1,700 m
- Abuztuak 8. Sierre-Zinal (Suitza). 31 km / +2,200 m
- Irailak 20. Myoko Trail (Japonia). 23,5 km / +1,783 m
- Irailak 27. Jinshanling Great Wall Trail Race (Txina). 24 km / +1,893 m
- Urriak 24-25. Muju Trail Grand Finale (Hego Korea). 26 km / +2,122 m












