Lazkaoko udaltzainek, auto berria
Lazkaoko Udalak Udaltzaingoaren flota berritu du Dacia Duster patruila-auto berriarekin. Hibridoa da, 24.847,51 euroan (gehi BEZa) erosia.
Lazkaoko udaltzainen auto berria.Lazkaoko Udala. Lazkaoko Udaltzaingoarentzat patruila-auto berria erosi du udalak. Dacia Duster markakoa da, hibridoa, 24.847,51 euroan (gehi BEZa) erosia.
Lazkaoko Udalak “herritarren segurtasun eta ongizaterako baliabideak hobetzeko konpromisoaren” barruan egindako erosketa da, “zerbitzu eraginkorragoa eta seguruagoa bermatzeko”.
Udalak gaineratu duenez, “berrikuntza hori udalaren ahalegin etengabeen parte da, Udaltzaingoari bere eginkizunak modu eraginkorrean betetzeko tresna moderno eta egokiak eskaintzeko”. Era horretan, patruila-auto berriarekin, “larrialdi-egoerei erantzuteko eraginkortasuna hobetzea eta agenteen eguneroko lana erraztu nahi da”.












