Beasaingo estazioa 'Via Libre' aldizkarian
'Estaciones con mucho arte 4.0' bildumako lehen marrazkia da Beasaingo geltokiarena.
Antonio Hernandezek egindako marrazkia.Hitza Espainiako Trenbideen Fundazioak argitaratzen duen Via Libre aldizkariaren barruan, Estaciones con mucho arte 4.0 izeneko bilduma aterako dute hilabetero, hilabete bakoitzean Espainiar estatuko Adifen geltoki baten marrazkia duen laminarekin. Otsailekoa atera da eta Beasaingo geltokia hautatu dute horretarako. Antonio Hernandezen marrazkiak dira.













