Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak, Ezkion eta Idiazabalen
Idiazabalgo kanporaketako finala, iaz, Igarondo piotalekuko tabernan. Iraitz Urkiak eta Jon Azurmendik irabazi zuten iazkoa. kimu Berri elkartea Aurrera jarraitzen dute Euskal Herriko 17. mus txapelketako herrikako kanporaketek. Asteburu honetan Ezkion eta Idiazabalen egin dute, besteak beste, hitzordua.
Ezkiokoa Argidengi ostatuan jokatuko da, otsailaren 13an, ostirala, 22:00etatik aurrera. Idiazabalen, aldiz, Igarondo pilotalekuko taberna izango da topagunea, otsailaren 14an, larunbata, 15:30ean hasita. Izen ematea ordu erdi lehenago irekiko dute leku berean. Bikote irabazlearentzat frontoiko tabernan afaria izango da saritan eta bigarrenarentzat gazta. Parte hartzaile guztiek ardo botila bana eramango dute. Sariak Kimu kultur elkarteak eta frontoiko tabernak emango dituzte.
Herriz herrikako kanporaketak otsailaren 22ra bitartean jokatuko dira; herrialdeetako finalak, martxoaren 7an izango dira, Gipuzkoaren kasuan Antzuolan eta finala martxoaren 28an Amasa-Villabonan.













