Inauteria minbizia duten haurren alde
Otsailaren 15a Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Egun honen helburua herritarren kontzientzia piztu eta minbizia duten haur eta nerabeei elkartasuna adieraztea da.
Inauteri giroa aprobetxatuz, Ezkioko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu mozorroetan urrezko ukitu bat eraman, urrezko lazto bat jantzi edota etxeetako fatxadak, balkoiak eta leihoak urrez apaintzera.













