Adirane Peñagarikano urretxuarra eta Iñaki Azpilikueta legazpiarra, bigarren Beasaingo lasterketa mistoan
Larunbatean Bealak taldearen herri lasterketa egin zuten Beasainen. Adirane Peñagarikano urretxuarra eta Iñaki Azpilikueta legazpiarra bigarren postuan sailkatu ziren lasterketa mistoan. Lasterketak 5 kilometro zituen eta Axel Unanue (Orio) eta June Agirrezabalaga (Zarautz) nagusitu ziren (18:08). Peñagarikano eta Azpilikueta 18 segundora iritsi ziren eta Nagore eta Ander Azkue tolosarrak 22 segundora.













