'Valor sentimental' filma Goieniz zineklubean
Beasaingo Usurbe antzokian proiektatuko dute filma, gaur, 20:15ean.
Goieniz zineklubaren programazioaren barruan, Valor sentimental filma emango dute gaur Beasaingo Usurbe antzokian, 20:15ean.
Oscar sarietarako bederatzi izendapen ditu, eta Espainiako Goya sarietako Europako film onenaren saria jasotzeko hautagaia da.
Zinema kritiko askok 2025ean ekoitzi den film onena dela nabarmendu dute.













