Ataunen, 36ko Gerra aurreko inauteriei begirako konpartsa
'Atera trapuak eta utzi lotsak etxean!' lelopean ospatuko dute inauterietako ostirala.
Ataungo Otsoak dantza taldearen kalejira, Ostiral mehe egunez.Gotzon Aranburu Ostiralean ospatuko dira inauteriak Ataunen Atera trapuak eta utzi lotsak etxean! lelopean. Otsoak dantza taldeak herriko hainbat elkarterekin elkarlanean antolatuta, dantzaz eta musikaz alaitutako jaialdi ibiltaria egingo dute. Bikoitz inguruan hasiko dira, 17:30ean, eta Troskaeta parean geldialdia egin eta gero, herriko plazan amaituko dute, denok batera dantzan. Euria eginez gero, San Gregorioko frontoian egingo dute ospakizuna.
Herriko eskolako haurrek 36ko Gerraren aurretik haien aitona-amonek inauteriak nola ospatzen zuten ikertu zuten 1980ko hamarkadan, eta lan hartan oinarritu dira aurtengo mozorroetarako.













