Gosari osasungarriak Ordiziako ikastetxeetan
Ikasleen artean elikadura eta osasun ohitura osasuntsuak sustatzeko, 'Gosari Osasungarriak' egitasmoa eraman dute aurrera Urdanetan eta Jakintzan. 120 ikaslek parte hartu dute ekimenean.
Ikasleen gosari osasuntsua, Jakintza Ikastolan. Ordiziako Udala Ordiziako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ‘Gosari Osasungarriak’ egitasmoa garatu da azken hilabeteetan zehar, Osakidetzak, Minbiziaren aurkako elkarteak eta udalaren ekimenez. Egitasmoaren helburua ikasleen artean elikadura eta osasun ohitura osasuntsuak sustatzea izan da.
Urdaneta eskolan zein Jakintza ikastolan, denera, LH6 mailako 120 ikaslek parte hartu dute ekimenean, eta besteen artean, elikadura orekatuaren garrantzia landu dute saioetan zehar, aurrena teoria landuta eta ondoren, jolas zein dinamika ezberdinen bidez, edukia barneratuta. Azkenerako, ikasleek gosari osasuntsu bat egin eta dastatzeko aukera izan dute.

Ikasleen gosari osasuntsua, Urdaneta eskolan.Ordiziako Udala













