Lazkaon, desfilea eta erakusketa, inauteriak ospatzeko
Bihar aterako dira kalera Oin Arin taldeko dantzariak.
Lazkaoko inauteria berreskuratzen.Aimar Maiz Inauteriak protagonista nagusiak direla, Lazkaon kultur jardueraz betetako egunak datoz. Desfile herrikoia eta landa inauteriei buruzko erakusketa dira ekitaldi nagusiak.
Bihar ospatuko dira berez Lazkaoko inauteriak, iaz berreskuratutako tradizioa jarraituz. Oin Arin dantza taldearen eskutik, garai batean herriko kaleetan eta etxeetan dantzan eta kantuan ibiltzen ziren mozorrotutako pertsonaiak itzuliko dira. Dantzariak eta dantzak ikasteko entseguetan parte hartu duten herritarrak zuriz eta gorriz jantziko dira, eta praka zurien gainean itsatsita esku gorri baten irudia eramango dute. Desfilea eta dantza egiteko 17:30ean hasiko dira, eta amaieran, plaza festa gune nagusi bihurtuko dute, 20:00ak arte.
Hilaren 18tik 27ra, Herri inauteriak erakusketa egongo da ikusgai kultur etxean, landa inauteriei lotutako iruditeria eta pertsonaia tradizionalei eskainita.













