Lurra taldearen herri inauteria, Urretxun, baserriz baserri
Aurten, Ataungo Mozorro Txuri dantza egingo dute.
Lurra dantza taldekoen Inauterietako irudi bat. Urretxun bi egunetan biltzen dira inauterietako ekitaldi nagusiak, festak ikastetxeetan hasten badira ere ostiralean ikasleen emanaldiekin, eta amaitu, asteartean, Lizarriturri txistularien kalejirarekin.
Larunbateko inauteriak Zumarragarekin batera ospatuko ditu Urretxuk, eta musika, dantza eta mozorroak izango dituzte ardatz, goiz, arratsalde eta gauean.
Baina bada hitzordu bat Urretxura bakarrik mugatzen dena, Lurra dantza taldearekin hain zuen. Herriko tradizio eta ohitura zaharrak berreskuratzeko asmoz, herriko baserrietan barrena ohiko ibilbidea egingo dute dantzariek goizean zehar, 09:00etan Iparragirre plazatik irtenda. Hauxe izango da plana: udaletxe aurrea, Etxaburu, Erratzu, Zuloaga, Iturbe Beheko, Beidakar, Zabaleta, Agerre, Mendizabal, Ipeñarrieta eta Santa Barbara.
Aurten, Ataungo Mozorro Txuri dantza interpretatutako dute.













