Oamendiren eski irteerarako izen ematea zabalik
Candanchuko eski estazioa, Pirinioetan. Hitza Urtero bezala, Candanchura eski irteera antolatu du Zeraingo Oamendi kirol klubak, otsailaren 18tik martxoaren 1era. Kotxez egingo dute bidaia eta Canfranc-eko aterpetxean hartuko dute ostatu pentsio erdian. Materiala alokatzeko aukera ere egongo da. Izena emateko 658 737 205ra deitu.













