Sprilurrek Arcelorreko hainbat eraikin botatzeko lanak hasi ditu
Abenduaren 12an Sprilurrek 568.779,29 euroko eraispen lanak lizitatu zituen eta dagoeneko pabiloiak eraisteko lanak hasi ditu.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Sprilurren bidez, fase berri bat bultzatuko du Zumarragako altzairutegi zaharraren industria eremua berroneratzeko prozesuan, antolamenduz kanpoko hainbat eraikin eraitsita. Abenduaren 12an Sprilurrek 568.779,29 euroko eraispen lanak lizitatu zituen eta dagoeneko pabiloiak eraisteko lanak hasi ditu.
Aurreikusitako jarduerak Zumarragan egingo dira batez ere, 9.528,12 metro koadrotan. Urretxun 1.135,35 metro koadroko lursail batean lan egingo da. Proiektuaren arabera, eraikin industrialen eta osagarrien multzo bat (aldagelak, bulegoak eta bost pabiloi handi) eraitsiko dira. Sortutako hondakinak bertan bereiziko dira eta kudeatzaile baimenduek kudeatuko dituzte, fibrozementua bezalako materialen tratamendu espezifikoa barne.














