Sanjoanetako herri kirol saioa herritar guztiei zabalduta
Izena emateko aukera zabalik dago otsailaren 20ra arte.
Sokatiran, iazko San Joan jaietako herri kirol desafioan. Hitza Kuadrillen arteko herri kirol saioa derrigorrezko hitzordua bilakatu da Segurako San Joan jaietan. Ekaina urruti geratzen bada ere, hasita daude jaiak antolatzen eta aurten, herri kirol saio herritar guztiei zabaltzeko erabakia hartu du antolakuntza taldeak. Data ere zehaztu dute dagoeneko, ekainaren 13an izango da. Parte hartzea sustatu asmoz, herriko whatsapp taldean, izena emateko galdetegi bat zabaldu du aste honetan udalak.
Taldeak mistoak izango dira, 6 eta 8 kide artekoak. Kirolak ohikoak: korrika, oskol biltzea, sokatira… baina, behin izen ematea amaituta, parte hartzaile guztien artean zehaztuko dituzte egin beharreko probak zeintzuk izango diren.
Parte hartzeko galdetegia bete behar da, taldekide baten izen abizenak eta telefono zenbakia jarriz. Galdetegia betetzeko azken eguna, otsailaren 20a izango da.













