Zaintza pertsonalerako saioak, Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak eta Adinetxek otsailaren 26tik aurrera, Olaia Arana Álvarez adituaren eskutik, zainketa pertsonala eta norberaren etorkizuna planifikatzeko saioak eskainiko dituzte. Etxean zaindua izatea nahi al dut? Zein jarduera edo ohitura mantendu nahi ditut eguneroko bizitzan? Muxuak baino, besarkadak agian nahiago? Halako galderei buruz hausnartzeko eta ingurukoei nola transmititu jakiteko ikastaroa izango da.
Saioak ostegunero izango dira: otsailak 26 eta martxoak 5, 12 eta 26, goizeko 10:00etatik 12:00etara, udaletxeko areto nagusian. Ikastaroa doakoa izango da.
Hauxe da egutegia:
|
Otsailak 26: ikasitakoa berreskuratzea; zergatik planifikatu. |
|
Martxoak 5: “Zuk jakitea nahi dut” praktikan jartzea. |
|
Martxoak 12: aurretiazko borondanteen dokumentua ulertzea. |
|
Matxoak 26: aurretiazko borondateen dokumentuari buruzko zalantzak argitu eta erabakietan laguntzea. |
Izena emateko aukera zabalik dago otsailak 20ra arte udaletxean eta liburutegian. Informazio gehiagorako 663626196 telefonora deitu edo berdintasuna@idiazabal.eus helbide elektronikora idatzi daiteke. Idiazabalgo Udalak eta Adin Etxek herritarrak saio hauetan parte-hartzera gonbidatu ditu.













