Ampo Ordiziaren partida erabakigarria, igandean Altamiran
Liga erregularra bukatu aurreko azken bi partidak geratzen zaizkie; puntuak lortu beharko dituzte, sailkapenari eutsi nahi badiote. Altamiran jokatuko dute, 12:00etan, Valladolid RAC taldearen aurka.
Ampo Ordiziaren eta La Vilaren arteko partida Altamiran, irailean. Lide Egizala Ampo Ordizia errugby taldeak partida erabakigarria jokatuko du igandean Altamiran (12:00), Valladolid RAC taldearen aurka. Liga erregularra bukatu aurreko azken aurreko partida izango da, eta puntuak eskuratzeko gogor lehiatu beharko dute sailkapenean aurreneko sei taldeen artean geratzeko; orain, zazpigarren postuan da, eta lider doa aurkaria. Sailkapeneko lehenengo seiek play offak jokatuko dituzte eta beste bostek jaitsiera. Azken partida, berriz, Complutenseren aurka jokatuko dute, Madrilen, otsailaren 21ean. Ordiziarrei eta errugbizaleei igandean Altamirara gerturatzeko deia egin die antolakuntzak, Bakarrik gutxi, elkarrekin dena lelopean.













