Batzar irekia egingo dute Lazkaon martxoaren 17ko greba orokorraren harira
Datorren asteazkenean izango da udaletxeko batzar aretoan.
Sindikatuetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzaren aurrean, gaur. Endika Portillo / FOKU Martxoaren 17rako deituta dagoen Greba Orokorraren Batzar irekia egingo dute sindikatu deitzaileek (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek) asteazkenean, otsailaren 18an, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean. Lazkaon egin beharreko zereginak ere azalduko dituzte. Herritarrei Batzar irekirako «gonbidapena» luzatu diete.













