Hartza esnatuta ospatu dute inauteria Zaldibian
Aralarren lozorroan egon den hartzaren esnaera irudikatu, eta haren bueltan dantza egin dute zaldibiarrek.
Zaldibiako Iztueta dantza taldekoak, hartzaren bueltan dantzan. Iñaki Gurrutxaga Aurten egin dute lehen aldiz, eta eguraldi euritsuak ospakizuna Resti pilotalekuan egitea behartu badu ere, Aralarren negua lozorroan pasatu duen hartza iritsi Zaldibiako kalera zirikatzaileek eta txotxomotxek lagunduta. Haren jiran dantzan aritu dira Iztueta dantza taldeko kideak eta baita festa gozatu duten dozenaka haur eta herritar ere.
Lehendabizi Lardizabal herri eskolako ikasleek emanaldia egin dute, eta txokolate beroa hartu ondoren, ipuinen txanda iritsi da. Hartza esnatzeko erronka egin dute gero, eta konturatzeko frontoia zen piztia. Erdi-erdian jarri, eta haren bueltan dantzatu dute, eta kalejiran ere ibili da hartza une batean. Zinta-dantzaren bertsio batekin, sokekin lotu eta mendirako bidea hartu du atzera.
Lurraren esnaera, eta udaberriaren gertutasuna ospatu nahi izan dituzte aurtengo ekitaldiarekin.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Iñaki Gurrutxaga













