Inauteri giroa iritsi da Lazkaora ere
Euskal herri inauteriaren konpartsak euripean girotu ditu kaleak.
Lazkaoko bertako inauteri tradizionalaren soinuak, dantzak eta koloreak alaitu du Ostiral Inaute arratsalde hitsa Lazkaon. Iaz berreskuratu zuten aspaldiko ohitura, eta gaur egin dute bigarren aldiz kalejira. Inauteri herrikoiaren ikur den esku gorria praka zurietan josita, zapi koloretsuak lepoan eta Jotake taldeko joaldunak aurretik hartuta, kalejira egin dute herrian barreana. Egoitza aurrean dantzaldia egin, eta Hirigoien kalean behera plazaraino iritsi dira ehunka dantzari. Ikastolako aterpean bukatu dute festa.
Argazkiak eta bideoa: Manex Usarralde














