Sahararen aldeko kroserako izen ematea oraindik zabalik
Datorren otsailaren 22an jokatuko da Ormaiztegin. Izen ematea kirolprobak.com web gunean egin daiteke.
Sahararen aldeko lasterketa, Ormaiztegiko kaleetan barrena, artxiboko irudian. Maider Insausti Ormaiztegiko Sahara Krosa datorrren otsailaren 22an jokatuko da, bere 17. edizioan. Otsailaren 27an 50 urte beteko dira Mendebaldeko Saharako Errepublika aldarrikatu zutela. Ordutik, maratoi bat egin ohi da errefuxiatuen kanpalekuetan eta ekimen horri keinu egiteko helburuarekin sortu zen Ormaiztegiko lasterketa.
Izen ematea ere oraindik irekita dago kirolprobak.com web gunean.













