Trapu zaharrak soinean atera dira kalera ataundarrak
Antzinako inaute-tradizioko trapu zaharrez egindako jantziak berreskuratu dituzte Ataunen, Otsoak dantza taldearen ekimenez.
Eguraldi makurra izan bada ere, ez da egon ataundarren inauteria zapuztu duenik. Bigarren urtez jarraian, inauteri berezia ospatu dute; Otsoak dantza taldearen ekimenez, antzinako inaute-tradizioko trapu zaharrez egindako jantziak eta ohiturak berrartu, eta kolorez jantzi dute udalerria. San Martingo auzoan barrena izan behar zuen kalejira, San Gregorioko frontoira lekualdatu dute, eta goraino bete da, guraso, heldu, gazte zein adinekoez.













