103 urte bete ditu Agapita Saralegik
Itsasondoko Bizi Nahi jubilatu elkartean ospatu zuten urtebetetzea. Elkarteko lehendakari Benito Garrok lore sorta eskaini zion.
Agapita Saralegi Bizi Nahi elkartean. Agapita Saralegik 103 urte bete zituen otsailaren 11n, eta atzo, Itsasondolo Bizi Nahi jubilatu elkartean behar bezala ospatu zuten. Hamasei pertsona inguru bildu ziren ospakizunaren bueltan, eta elkarteko lehendakari den Benito Garrok lore sorta eskaini zion elkartearen izenean.














