Ampo Ordiziak sailkapena bermatu du gaurko garaipenarekin
Norgehiagoka 26-19 amaitu da, Ordiziaren alde. Azken jardunaldian, berriz, Complutense izango dute aurkari Madrilen, otsailaren 21ean.
Ampo Ordizia errugby taldeak 26-19 mendean hartu du Valladolid RAC taldea, eta garaipen horri esker, sailkapenean aurreneko sei postuen artean geratzea lortu du talde ordiziarrak.
Altamira zelaian bildutako zaleen babesa erabakigarria izan da, eta haien animo zein txaloek liderren aurka neurketa irabazteko indarra eman die.
Azken partida, Complutenseren aurka jokatuko dute, Madrilen, otsailaren 21ean. Denboraldia borobiltzeko aukera izango dute ordiziarrek.













