Goierritarrak nagusi, Ordiziako Mendi lasterketan
Proba motzeko irabazleak Azeddine Elhamidi eta Intza Urrestarazu izan dira, eta luzekoak Mikel Zabalegi eta Sarah Ugarte.
Mikel Zabalegi ordiziarra, proba luzea amaitzen lehenengoa izan da. Goierri Kopa Traileko bigarren lasterketak baditu irabazleak. Bi distantzia ezberdinetan jokatu da gaurko proba Ordizian: batetik, trail modalitateko luzea, 21 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibelduna; eta, bestetik, sprint motako motza, 14 kilometrokoa eta 600 metroko desnibelduna. Motzeko irabazleak Azeddine Elhamidi eta Intza Urrestarazu izan dira, eta luzekoak Mikel Zabalegi eta Sarah Ugarte. Atzoko euri-jasa dela eta, hasierako zatian desbideraketa bat egin behar izan dute. Hala ere, hasiera eta amaiera herriko Plaza nagusian izan dira.
14km-ko lasterketa
14km-ko eta 600m-ko desnibeldun ibilbidean Azeddine Elhamidi zegamarra izan da lehena helmugaratzen, bigarrenari bi minutuko aldea aterata. Lehenengo emakumezkoa, berriz, Intza Urrestarazu ordiziarra izan da. Honek, ia minutu bateko aldea atera dio bigarren emakumeari.
- Gizonezkoak
-
- Azeddine Elhamidi (1:09:58)
- Kimetz Aranburu Urrutxurtu (1:12:14)
- Julen Balerdi Aranburu (1:13:50)
- Emakumezkoak
-
- Intza Urrestarazu Agirre (1:31:39)
- Nora Anton Mujika (1:32:05)
- Nerea Goikoetxea (1:39:22)
21km-ko lasterketa
Denera 86 korrikalarik amaitu dute maratoi erdiko distantzia eta 1.000m-ko desnibeleko ibilbidea. Mikel Zabalegi ordiziarra izan da lehena helmugaratzen, bigarrenari ia hiru minutuko aldea aterata. Sarah Ugarte tolosarra gailendu da emakumezkoetan, eta bi minutuko aldearekin helmugaratu da.
- Gizonezkoak:
-
- Mikel Zabalegi Aseginolaza (1:40:33)
- Iker Calvo Miguel (1:43:23)
- Ibai Zarrabeitia (1:46:38)
- Emakumezkoak:
-
- Sarah Ugarte Miranda (1:58:31)
- Leti Bullido Ventura (2:00:33)
- Amagoia Iribar (2:09:55)
Sailkapen osoa hemen.
Goierriko kopako sailkapena
- Sprint
- Emakumezkoak
- 1. Nora Anton Mujika 180 puntu
- 2. Edurne Martinez de Treviño Ancin 134 puntu
- 3. Irati Zubizarreta Armendariz 100 puntu
- Gizonezkoak
- 1. Azeddine Elhamidi 186 puntu
- 2. Bingen Erauskin. 140 puntu
- 3. Iban Sanjuan Arrieta 134 puntu
- Emakumezkoak
- Trail
- Emakumezkoak
- 1. Sara Ugarte Miranda 100 puntu
- 2. Leti Bullido Ventura 98 puntu
- 3. Amagoia Iribar 96 puntu
- Gizonezkoak
- 1. Mikel Zabalegi Aseginolaza 100 puntu
- 2. Iker Calvo Miguel 98 puntu
- 3. Ibai Zarrabeitia 96 puntu
- Emakumezkoak













