Legazpiko inauteriak ez du etenik
Laubidetik irten da konpartsa, eta Hegialde, San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea eta Plazaola auzoetatik igaro da.
Inauterietan murgilduta daude Goierriko herri desberdinak, eta Legazpin, Sustraiak dantza taldeak Gipuzkoako inauteriak herri konpartsa antolatu du. 12:00etan Laubidetik irten da konpartsa, eta Hegialde, San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea eta Plazaola auzoetatik igaro da.
Eguraldiak lagunduta egin dute goizeko ibilbidea, musika, dantza eta giro paregabearekin.
Arratsaldean jarraituko du festak. 17:30ean arratsaldeko saioa egingo dute eta 19:00etan Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera egingo dute, Euskal Herria plazan.













