101 urte bete ditu Carmen Castrodezak
80 urtetik gora daramatza Beasainen. Egun tutoretzapeko etxebizitzetan bizi da.
Carmen Castrodeza zaintzaile, familia kide eta udal ordezkariekin.Beasaingo Udala 101 urte bete ditu Carmen Castrodeza Velascok, eta beste urte batez udal ordezkarien bisita jaso du urteurrenean. Larunbatean bete zituen 101 urteak eta Leire Artola alkateak eta Mariola Pascual Herritarrak arloko buruak lore sorta batekin zoriondu zuten beasaindar guztien izenean. Carmenek 80 urte baino gehiago daramatza Beasainen sustraituta. Gaur egun tutoretzapeko etxebizitzetan bizi da.













