Hodei Caballeroren erakustaldia Espainiako Txapelketan
Laugarren postua eskuratu du asteburuan Murtzian jokatu den Txapelketan. Euskadi maila absolutuko errekorra ere ondu du.
Hodei Caballero Parra ordiziarra. Urtea ezin hobeto hasi du Hodei Caballero Parra martxako atleta ordiziarrak, markak hautsi eta hautsi jarraitzen baitu. Laugarren postua eskuratu du asteburuan Murtzian jokatu den Martxa Maratoiaren Espainiako Txapelketan.
Laugarren postua ez ezik, Euskadi maila absolutuan errekorra ondu du. 3 ordu, hamasei minutu eta hogeita hamahiru segundo behar izan ditu asteburuko erakustaldia egiteko. Denbora hori eginda, munduko txapelketara joateko aukera izan dezake ordiziarrak.













