Arazo teknikoak konponduta, zinema bueltan da Areriara
Astebururako iragarri zegoen 'Flores para Antonio' filma ostegunean eta ostiralean emango dute.
Areria antzokiko txarteldegia. /Andrea Aranburu Asteburuan ez da zinema emanaldirik izan da Lazkaoko Areria aretoan, arazo tekniko batzuk direla medio. Horiek konponduta, astebururako iragarrita zegoen Flores para Antonio filmaren proiekzioak ostegunean (19:30) eta ostiralean (20:30) egingo dituzte.













