Atsedenek urteko batzar orokorra egingo du ostegunean
Segurako Atseden jubilatu elkarteak urteko batzar orokorra deitu du ostegunerako, otsailak 19; Botikaxarren izango da 18:30ean. Ohiko gaiez gain, Aztikerrek elkartearen antolaketa berritzeko egindako lanketa aurkeztuko diete bazkideei. Gainera, otsailaren 26an (18:30) jarri dute urteko kuota kobratzeko hitzordua. Bazkideek eta bazkide berriek pintxo poteoa doan izango dute.













