Gipuzkoako Artisten lanak Beasainen, eta Bear elkartekoenak Donostian
Gipuzkoako Artisten Erakusketaren inaugurazioa larunbatean da Igartzako jauregiko erakusketa aretoan, 18:30ean.
Bear elkarteko kideak Donostian, Gipuzkoako Artisten Elkartean jarritako erakusketan otsailaren 7an.Bear Aurten ere Gipuzkoako Artisten Elkartearen margolanak ikusgai jarriko dituzte Beasainen, Igartzako jauregiko erakusketa aretoan. Bear Beasaingo pintura eta marrazketa zaletuen elkartearen eta Gipuzkoako Artisten Elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da erakusketa. Bihar muntatuko dute erakusketa, eta arratsaldez ikusgai egongo da, 18:00etatik 20:00etara, martxoaren 1era bitartean. Halere, larunbatean izango da inaugurazioa, aretoan bertan, luntx batekin, 18:30ean hasita. Joan den otsailaren 7an, aldiz, Bear elkarteko kideek jarri zuten erakusketa Gipuzkoako Artisten Elkartearen egoitzan, Donostian. Otsailaren 23ra arte egongo da hura ikusgai.













