Kimetz emakume elkartearen 32. Kontaketa lehiaketa hasi da
Apirilaren 19a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Sariak izango dira irabazleentzat.
Iazko irabazleak. Ordiziako Udala Abiatu da Ordiziako Kimetz emakumeen elkartearen 32. Kontaketa lehiaketa, eta dagoeneko parte-hartzaileek lanak bidali ditzakete. Apirilaren 19a izango da horretarako azken eguna. Hemezortzi urtetik aurrerakoek parte har dezakete. Gaia librea da, eta gutxienez bost zein gehienez hamar orri bitarteko lanak aurkeztu beharko dira, euskaraz edo gazteleraz. Kontakizun bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, aurrez beste sariketa batean aurkeztu ez dena eta inon saritu gabea. Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea ere kontutan hartuko da.
Lanak kimetzemakumeenelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dira, testuan egilearen izenburua eta leloa adieraziz; eta bigarren mezu batean, gaian izenburua eta leloa adierazita, parte-hartzailearen datuak.
Epaimahaia, berriz, literatur munduko adituek osatuko dute eta beren izenak erabakiarekin batera ezagutaraziko dira, maiatza-ekainean.
Sari ugari
600 euroko sari bana banatuko dira, bata euskarazko kontakizun onenarentzat eta bestea gaztelerazko onenarentzat: “Saritutako bi lanen artetik, bat ez bada gutxienez emakumeren batena, accesit bat banatuko dugu emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzako, 200 eurokoa”. Sari berezia izango du, era berean, ordiziar batek idatzitako kontaketarik onenak, 150 eurokoa.













