Korrikako petoak salgai, bihartik
Korrikaren 24. edizioaren harira, bihar hasi eta ostiralera bitartean, petoak erosteko aukera izango da Idiazabalgo udaletxean, 7:30etik 14:30era. Ordainketa momentuan bertan egin beharko da (6euro) eta martxoaren hasieran banatuko dira.













