Legoreggae musika jaialdirako sarrerak eskuratu daitezke jada
Legorretako taberna guztietan, Ordiziako Kirkilen, Beasaingo Koiote Zaharrean eta Tolosako Baserrin eskuragai izango dira bihartik aurrera. Online erosi daitezke dagoeneko.
Legorretako Legoreggae musika jaialdiko antolatzaileak.Legoreggae. Iragarri dute dagoeneko aurtengo Legoreggae jaialdiko kartel osoa. Martxoaren 7an izango da Legoreggae Legorretako jaialdi entzutetsua, Harripila kiroldegian. Soom T, Chalart 58 & Matah, Bisaiak eta Amazonians taldeak izango dira eszenatokian.
Sarrerak online eskuratu daitezke dagoeneko Eventbrite webgunean, eta fisikoan ere jarriko dituzte eskuragarri bihartik aurrera, asteazkena. Legorretako taberna guztietan, Ordiziako Kirkilen, Beasaingo Koiote Zaharrean eta Tolosako Baserri tabernan eskuratu daitezke.














