Martxan da Nikolas Lekuona argazki lehiaketa
Apirilaren 12ra arte izango dute argazkizaleek lanak aurkezteko aukera, eta apirilaren 25ean jakinaraziko dira sarituak.
Nikolas Lekuona argazki lehiaketako irabazleak.Ortzadar. Nikolas Lekuona argazki lehiaketa martxan da beste behin ere, Ordiziako Ortzadar argazki Elkartearen ekimenez. Estatu mailako lehiaketa da eta argazkilari profesionalek eta afizionatuek parte har dezakete. Hamabosgarren edizioa izango da.
Lanak aurkezteko azken eguna, apirilaren 12a izango da, eta postaz bidalitako argazkientzako, zigilu-markaren data hartuko da aurkezpen data bezala. Apirilaren 25ean jakinaraziko dituzte sarituak. Lehiaketan parte hartzeko baldintza orokorrak kontsultatu nahi izatekotan, Ortzadarren sare sozialetan daude argitaratuta.













