Metodo Ripleyk talde lazkaotarrak Madrilgo Vesta aretoa bete zuen
Lazkaoko Metodo Ripleyk Euskal Herritik kanpo beraien lehen kontzertua eman zuen, otsailaren 6an. Lazkaoko San Prudentzio jaietan emango dute hurrengo kontzertua. Bigarren diskoa grabatzen hasiko dira urte amaieran.
Damian Peña Steffen (baxua eta ahotsa), Sergio Rodriguez (bateria) eta Asier Jauregi (gitarra). Madrilgo Vesta aretoa betetzea lortu zuen Lazkaoko Metodo Ripley taldeak, otsailaren 6an. Publikoarekin «izugarrizko konexioa» izan zutela adierazi du Damian Peña Metodo Ripley taldeko abeslariak eta baxu-joleak. Gaineratu du Euskal Herritik kanpo ez dutela beste “kontzerturik” eman, Euskal Herrian Donostiako Dabadaba eta Iruñeko Krawill aretoetan jo dute, besteen artean. Peñak taldeak Madrilekin duen «lotura estuaz» hitz egin du: «Ni madrildarra naiz eta bertako jende asko ezagutzen dugu».
Datozen hilabeteetan «hiru kontzertu» egiteko asmoa daukatela azaldu du abeslari eta baxujoleak: «Euskal Herrian kontzertu bat emango dugu, Lazkaoko San Prudentzio jaietakoa. Besteak Burgos eta Logroñon eskainiko ditugu».
Musika zaletasunez sortzen
Lazkaoko taldean hiru musikari dira. Peña abeslari eta baxu-jolea da, Sergio Rodriguez bateria-jotzailea eta Asier Jauregi, berriz, gitar-jolea. Lehen diskoa 2023an kaleratu zuten, gaur arte atera duten bakarra. Abesti berri gehiago ez sortzeaz aritu da Peña: «Beste lan batzuk ditugu eta ez daukagu denborarik». Taldea «zaletasun» moduan ikusten dutela dio eta inolaz ere ez dutela «bizia» musikatik «ateratzeko» egiten. Hala ere, urte amaieran «bigarren diskoa grabatzen» hasiko direla aurreratu du abeslari eta gitarjoleak.













