Elkarretaratzea Lazkaon igandean, Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko
13:00etan deitu du elkarretaratzea Lazkaoko Talde Feministak, plazan.
Sarrigurenen (Nafarroa) izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea izango da igandean Lazkaon, Lazkaoko Talde Feministak deituta. Plazan egin dute hitzordua, 13:00etan. Gizon batek bere bikotekidea hil du, 28 urteko emakumezko bat, eta beste bat larri zauritu du. Erasotzailearen ama da zauritutakoa. Euskal Herrian aurten gertatu den lehenengo hilketa matxista da Sarrigurengoa. 2003tik, 133 emakume eta hamahiru haur hil dituzte gizonek.












