Inauterietarako atera da eguzkia
[ARGAZKIAK] Legorretan inauteriak ospatzen ari dira. Horiekin eta hurrengo asteko Lazkaokoekin amaituko dira eskualdeko inauteri jaiak.
Lagun talde bat mozorrotuta gaur, Legorretako plazan.Laida Goiburu Legorretan inauteriak ospatzen ari dira herritarrak. Azken boladako euri eta haizerik ez dute izan, eguzkia atera baita, kaleko giroaz gozatzeko aukera emanda legorretarrei. Eguerdian txupinazoa bota dute Gaztepiku gaztetxeko gazteek, gaztetxeko balkoitik. Hiru suziri jaurti ondoren, buruhandiak inguratu diren herritarren atzetik atera dira maskuria edo erratza eskuan. Handik plazara joan dira. Arratsaldean Iraunkorrak txarangak alaituko ditu kaleak, eta gauean kontzertuak izango dira: Floxbin, Hozkia eta L’egourloop.
Hurrengo astean amaituko dira Goierriko herrietako inauteriak. Legorretakoen ondoren, Lazkaon ospatuko dituzte, eta horiekin itxiko da inauteri festen egitaraua eskualdean.












