Jose Manuel Ezkerra eta Ramon Jimenez garaile Aramako kanporaketan
Haiez gain, Xuban Iziar Saralegi eta Harriet Rivera Crehuet sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketara.
Sailkatutako bikoteak Arrikutzeko ordezkariarekin.Arama Herria Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako herriz herrikako fasea amaitzear da. Igandera arte jokatuko da fase hori, eta martxoaren 7an izango dira herrialdetako finalak. Gipuzkoakoa Antzuolan da. Goierriko kanporaketak jokatu dira jada. Azkena, Araman, atzo, otsailak 20. Hamahiru bikotek parte hartu dute Arrikutz Elkartean izan den kanporaketan. Jose Manuel Ezkerra eta Ramon Jimenez izan dira irabazleak. Haiez gain, bigarren izan den Xuban Iziar Saralegi eta Harriet Rivera Crehuet bikotea sailkatu da Gipuzkoako kanporaketara.












