Berotzeko, lasterketa solidarioa egin dute geltoki zaharren artean
[ARGAZKIAK] Benjaminen, alebinen eta infantilen lasterketak izan dira, Zumarragako Urolako trenaren geltokitik Urretxukoraino.
Biharko Urolako Trena maratoi erdirako beroketekin jarraitzen dute Urretxu-Zumarragan. Urolako Trena lasterketa solidarioa egin dute arratsaldean. Zumarragako geltoki zaharretik Urretxuko geltoki zaharrera joan dira lasterketako parte hartzaileak, kilometro inguruko bidea osatuz bidegorrian. Parte hartzaileei etxean zituzten korrikarako arropa eta zapatilak emateko eskatu zitzaien, horiek Kenyara bidaltzeko. Benjaminen, alebinen eta infantilen lasterketak izan dira, baita familia eta helduentzakoa ere.
Benjaminen, alebinen eta infantilen lasterketek sariak izan dituzte. Hauek izan dira bakoitzeko lehen hiru sailkatuak:
Benjamin mutilak
1. Aiur Caballero
2. Jokin Godoy
3. Julen Uriarte
Benjamin neskak
1. Nahia Carrera
2. Amane Camino
3. Kattalin Ergin
Alebinak
1. Beñat Zafra
2. Matias Zaldua
3. Ander Godoy
Infantilak
1. Oihan Chefrad
2. Uxue Carrera
3. Nahia Madina













