Sarrigurenen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak Beasain eta Legazpin
Itaiak deituta, gaur Beasainen izango da, eta bihar Legazpin.
Sarrigurenen (Nafarroa) bere bikotekidea, 28 urteko emakumezko bat, hil du gizon batek, eta beste bat larri zauritu du. Erasotzailearen ama da zauritutakoa. Hilketa matxista salatzeko eta ingurukoei babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditu Goierriko Itaiak, gaur eta bihar. Gaurkoa Beasainen izango da, 19:00etan Bideluze plazan, eta biharkoa Legazpin, Paso Txominen, 13:00etan. “Aski da! Indarkeria matxistarekin amaitzeko erantzun kolektiboa antolatu behar dugu. Bide horretan, antolatu ditugun elkarretaratzeetara batzera dei egiten dugu”, adierazi du antolakundeak sare sozialetan.












