Zegama-Aizkorri mendi maratoiko dortsalen zozketa egin dute
225 dortsal zozketatu dira, eta aurten ere aurreikuspenak gainditu dituen eskari masiboa izan da. 11.529 aurre inskripzio erregistratu dira.
Zegama-Aizkorri mendi maratoirako atzerako kontaketa hasi da. Antolatzaileek ohiko dortsalen zozketa egin dute, eta dagoeneko ezagutzen dira munduko mendi maratoi enblematikoenetako batean irteera puntuan izateko dortsala izango duten korrikalarien izenak.
Hauek dira 2026ko KB – DORTSALDUNAK, JUNIOR – DORTSALDUNAK eta MARATOIA – DORTSALDUNAK.
225 dortsal zozketatu dira mendi maratoian, eta aurten ere aurreikuspenak gainditu dituen eskari masiboa izan da. 11.529 aurre inskripzio erregistratu dira. Sara Alonso, Malen Osa, Judith Wyder, Elhousine Elazzaoui edota Daniel Pattis atletak aurten ere izango dira mendi maratoian. Golden Trail World Serieseko zazpigarren urtea markatuko du 2026ko edizioak, eta munduko zirkuituko egoitza finkoetako bat izango da. Sierre-Zinal bakarrik egon da urte gehiagoz zirkuituaren egutegian; edizio bat gehiago, Covid19-agatik.












