Legazpik ozen gaitzetsi du Sarrigureneko hilketa matxista
Jende ugari bildu da elkarretaratzera. 2003tik, 133 emakume eta hamahiru haur hil dituzte gizonek.
Itaiak deituta, Sarrigurenen (Nafarroa) izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Legazpin. Gizon batek bere bikotekidea hil du, 28 urteko emakumezko bat, eta beste bat larri zauritu du. Erasotzailearen ama da zauritutakoa. Euskal Herrian aurten gertatu den lehenengo hilketa matxista da Sarrigurengoa. 2003tik, 133 emakume eta hamahiru haur hil dituzte gizonek.
Jende ugari bildu da elkarretaratzera.














