Sahararen alde egin dute korrika Ormaiztegin
Sahararen aldeko 17. krosa egin dute goizean Ormaiztegin. Ibilbide motzean Haritz Garin eta Amaia Aristu gailendu dira, eta luzean, Adrian Pajares eta Enara Agote.
Lasterketa luzeko gizonezko irabazleak. Giro paregabea izan dute ormaiztegiarrek 17. Sahararen aldeko krossean. Kirol hitzordua izan den arren, elkartasuna eta aldarrikapena ardatz hartuta, Sahararen aldeko jaialdi bilakatu da beste behin.
Ohi bezala, haurrentzako eta helduentzako lasterketak egin dituzte: 11:00etan haurrena eta 12:00etan helduena. Udaletxe aurretik hasita herri barruan zeharreko ibilbidea osatu dute haurrek, adinka banatuta. Ondoren, kategoria bakoitzeko sari banaketa egin dituzte, eta 12:00etan helduak abiatu dira bi distantziatan: 5km eta 10km-tan. Lasterketa ohiko formatuan egin dute eta iazko ibilbide bera mantendu dute.
SAILKAPENA:
- 5km
Gizonezkoak:
- Haritz Garin
- Jon de la Cuesta
- Hodei Fernandez
Emakumezkoak:
- Amaia Aristu
- June Azpiazu
- Euri Yurrita
Lehenengo herritarrak: Hodei Fernandez eta June Azpiazu
- 10km
Gizonezkoak:
- Adrian Pajares
- Mikel Fernandez
- Xabier Sanchez
Emakumezkoak:
- Enara Agote
- Miren Josune Dia Caneja
- Ainhoa Urteaga
Herritarrak: Iban Iturri eta Asun Jauregi













