Aimar Zabalok irabazi du Segurako ehiza txikiko txapelketa
Bigarren Adur Alustiza izan da, eta hirugarren Joanes Telleria. Beteranoetan Jose Mari Agirre nagusitu da.
Segurako ehitza txiki txapelketako irabazleak, larunbatean.Txoritegi elkartea Larunbatean jokatu zen Segurako ehiza txikiko txapelketa Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren sailetan, Txoritegi elkarteak antolatuta. Aimar Zabalo Barandiaran izan zen txapelduna. Bigarren sailkatu zen Adur Alustiza Larrea eta hirugarren Joanes Telleria Lasa.
Beteranoen artean, Jose Mari Agirre Zuazorentzat izan zen garaipena; gazteen maila hutsik geratu zen.
Segurako txapelketako ehizari irabazleak Gipuzkoako txapelketarako sailkapena ere eskuratu zuten larunbatean. Gipuzkoako txapelketa Arabako Santa Cruz del Fierroko barrutian jokatuko da irailaren 26an.














