Bi eskalatzaile erreskatatu dituzte Jentilbaratzan
Ertz batean sokekin arazoak izan dituzte bi kirolariek, eta blokeatuta geratu dira harkaitz artean.
Ertzain bat eskalatzaile bati laguntzen, Jentilbaratzan. Ertzaintza Goierriko suhiltzaileek eta Ertzaintzak bi eskalatzaile erreskatatu dituzte Jentilbaratzako eskalada gunean, Ataunen.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ertz batean sokekin arazoak izan dituzte bi kirolariek, eta blokeatuta geratu dira.
Suhiltzaileak izan dira iristen lehenak, eta hormatik jaisten lagundu diete horiek. Ertzainek azkeneko rapelean parte hartu dute, eta lehen arreta eman diete bi eskalatzaileei.

Ataungo Jentilbaratzako erreskatearen irudia.Ertzaintza

Ataungo Jentilbaratzako erreskatearen irudia.













