Lotsarik gabe komunikatzen ikasteko saioa Zegaman
TrebaGazteak programaren baitan antolatu dute saioa.
TrebaGazteak programaren baitako saio bat Zegaman, artxiboko irudian. Zegamako Udala TrebaGazteak programaren baitan, Kendu lotsak! Aske komunikatu saioa eskainiko dute Zegaman.
TrebaGazteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean antolatutako doako gazteentzako prestakuntza eskaintza da. Zegamako saio hau 17 eta 24 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta martxoaren 6an eskainiko da, 17:00etatik 20:00etara, Ainhoa Urretagoiena trebatzailearen eskutik.
Lekuak mugatuak dira eta izen ematea irekita dago, whatsapp taldean zabaldutako esteka honetan. Informazio gehiagorako 690264843 telefonora deitu daiteke.













