Martxoaren 17ko greba orokorra antolatzeko batzar irekia, asteazkenean
18:00etan da hitzordua, udaletxeko pleno aretoan.
Goierriko eta Buruntzako LABeko ordezkariak, Villabonan.LAB Martxoaren 17ko greba orokorra antolatzeko greba batzordea deitu dute sindikatuek Beasainen. Batzar irekia izango da, asteazkenean, otsailak 25, udaletxeko pleno aretoan, 18:00etan. ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek erregistratutako greba orokorra da martxoaren 17koa. Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500€. Soldatak, hobetu, aberastasuna banatzeko leloa izango du.













